EKUADOR 2019


LABORAL KUTXAKO GAZTEENTZAKO ESPERIENTZIA


Iaz Kolonbian bizitako esperientziari esker, 10 gaztek herrialdeko errealitateak ezagutu zituzten bertatik bertara. Oraingoan, LABORAL Kutxak eta Mundukide GKEak Ekuador proposatu dute helmuga gisa. Irailean, 11 gaztek esperientzia paregabea biziko dute 20 egun zirraragarritan. Herrialdeko indigenen errealitatean murgilduko dira eta Ekuadorreko Amazonian beste kultura, ohitura eta tradizio batzuk ezagutuko dituzte, esperientzia ahantzezinean.

PARTE-HARTZAILEAK


EZAGUTU AUKERATUAK


Gazte-talde bat eta helburu bat: Ekuadorren bihotzean murgiltzea, bertako biztanleria eta errealitateak ezagutzeko. Nolakoak dira? Zer espero dute aurkitzea? Hemen, zehaztasun handiagoz ezagutu ahal izango dituzu gazteok.

ANA VICTORIA
SANTA MARÍA

24 urte

Ikaragarri atsegin ditut bidaiatzea, argazkigintza, komunikazioa, gauza berriak ikastea, animalien ondoan egotea… Horrekin zerbait eskaintzerik badut, aurrera.

ANDER
MANTXOLA AKIZU

24 urte

Esperientzia pertsonal aberasgarri bat edukitzeko aukera paregabea dela uste dut.

AINARA
BORDES PEREZ

30 urte

Ikaragarrizko gogoa daukat hango kulturak eta jendea ezagutzeko.

JOSU
ORTIZ DE LANDAZURI

24 urte

Neure begiekin ikusi nahi nituzke inor gutxik ikusteko aukera duen beste errealitate horiek.

JUNE
PRIETO DIEGO

25 urte

Bizitzaren sasoi honetan, jarrera heldua eta, aldi berean, gaztetasunaren energia eskaini dezaket.

ARITZ
GOROSTIDI BASURTO

24 urte

Bizipen berriak bizitzeko, ezagutzen ez ditudan pertsonekin lan egitea.

JOANES
GALARZA URZELAI

24 urte

Eurei eskainiko dieguna baino gehiago ikasiko dugu guk beraiengandik.

NEKANE
RIVAS LÓPEZ

23 urte

Beti bidaiatu nahi izan dut, mundua ezagutu eta neure buruan sakondu.

NAHIA
LACUNZA ANDUEZA

28 urte

Erosotasunik gabeko bidaia bat egin nahi dut, zerbait egiteko eta eskaintzeko aukera emango didana.

MADDI
MUJIKA ARRIZABALAGA

24 urte

Irrikaz nago abentura honi ekiteko.

IOAR DE GUZMAN
MARTINEZ

24 urte

Esperientzia hau beste partaide eta herritarrengandik ikasteko eta naturarekiko dudan pasio eta ezagutza eskaintzeko aukera paregabea da.

KOLONBIA 2018


HORRELAXE JOAN ZIREN 20 EGUNAK


Taldeak hiriburuan, Bogotan, hartu zuen lur, eta Suyusamak egin zien harrera, Nariño Departamentua izeneko eskualdea parte-hartzean oinarrituz kudeatzen duen elkarteak.

Egunez egun, bertako komunitateetan zehar ibili ziren, hango askotariko errealitateak ezagutzeko. Eta, horrela, ikasi zuten generoaren alorrean lankidetza eta oreka funtsezkoak direla, edozein ekimen, kultura edo sozietaterentzat.

BIDAIA ZERTAN OINARRITU ZEN



Bizi dugunaz oso bestelakoa den gizarte baten kultura-aniztasuna eta gizarte-oinarria ezagutzean.




6 EZAGUTZA-ARLO


GENEROA

Emakumeak komunitatean eta gizartean duen eginkizun erabakigarria bistaratzea.


GIZA ESKUBIDEAK

Ibilbide historiko bat, kolonialismoaren garaitik gaur egunera arte egin diren aurrerapenak ezagutzeko.


EKONOMIA

Lurraldean eta kulturan eragin positiboa izango duen hazkundea bilatzea.


ANTOLAMENDUA

Lankidetza hartzea aurrerapenerako oinarritzat.


INGURUMENA

Mundu orekatuaren alde lan egitea, lurrari lurra itzultzeko.


PARTAIDETZA

Belaunaldi-erreleboa bermatzea, kultura eta tradizioak ahaztu gabe.

Laguntzailea:

ES - EU