EKUADOR 2019


HONELAKOA IZAN DA GURE ESPERIENTZIA


Iaz Kolonbian izandako esperientziari esker, 11 gaztek herrialdeko errealitateak ezagutu zituzten bertatik bertara. Oraingoan, LABORAL Kutxak eta Mundukide GKEak Ekuador proposatu dute helmuga gisa.
11 gazte, 20 egun liluragarri eta misio bat: herrialdeko indigenen errealitatean murgiltzea eta Ekuadorreko Amazonian beste kultura, ohitura eta tradizio batzuk ezagutzea. Irakurri nolakoa izan den esperientzia horren egunerokoa.

1. eta 2. EGUNAK:

/ Quito

Espedizioari hasiera emateko, gure gazteek Quito bisitatu zuten, Ekuadorreko hiriburua. Bertan, haien zain zeuden Mundukideko lagunak eta tokiko laguntzaile batzuk. Herrialdearekin lehen harremana izateko, hiria esploratu zuten, Milagros Aguirre kazetariak eta Iván Cruz bildumagileak lagunduta. Koloniaren aurreko garaiko xehetasunak ezagutu ahal izan zituzten haiekin, gainera.
Besteak beste, Casa del Alabado museoa eta Abya Yala liburutegia bisitatu zituzten. Indigenen kulturari buruzko datu batzuk ezagutzeko eta Ekuadorreko Amazonian petrolioa dela eta bizi duten egoeraz hausnartzeko aukera izan zuten.

3. eta 4. EGUNAK:

/ El Coca

(Francisco de Orellana)

Hirugarren egunean, Ekuadorreko hiriburua atzean utzi, Andeak zeharkatu (ia 4.000 metrora helduta) eta Ekuadorreko Amazonian sartu ziren.
Tokiko gastronomiaren oinarriak ezagutu zituzten: arroza, juka eta barazkiak.
Cocara heldu ondoren, lanean aritu ziren egun batez CocaZoon (animaliak suspertzeko zentroan). Bertan, herrialdeko biodibertsitateari buruzko datu bitxiak aztertu zituzten.
Egonaldia amaitzeko, kafea merkaturatzen duen Aromas de Yasuní izeneko familia-enpresa ezagutu zuten barrutik.

5., 6., 7. eta 8. EGUNAK:

/ Sacha Ñampi

(Kichwa komunitatea)

Kanoa azkarrean lau orduz bidaiatu ondoren, 11 gazteak eta euren laguntzaileak Sacha Ñampi izeneko herrira heldu ziren. Yasuní parke nazionalaren ondoan dago herria. Bertan, Kichwa komunitateari buruzko xehetasunak ezagutu zituzten.
Landare exotikoak, tukanak eta izurde arrosak ikusi zituzten. Sareekin arrantzatzen saiatu, kakao-haziak dastatu, juka biltzen lagundu, txitxa (juka hartzituaz egiten den edaria) edan, Amazonas ibaiaren ibaiadarra den Napo errekan bainatu eta sekulako ilunsentiez gozatu zuten.
Gainera, lehen topaketa bat izan zuten hango xaman batekin, eta berak «aire gaiztoa» saihesteko garbiketa bat egin zien.

9. EGUNA:

/ Auzolana edo minga

(La Belleza)

Bederatzigarren egunean auzolanean aritu ziren, edo, han esaten duten bezala, «minga»-n. La Belleza eskualdean zuhaitzak landatzea izan zen lana.

10. EGUNA:

/ Toxitour – Ekuadorreko Amazoniak petrolioak eragindako egoera

Hamargarren eguneko ibilbidean, «Toxitour» izenekoan, Amazonian petrolioak eragindako egoera ezagutu zuten. Jarduera horrek eragin kaltegarria du eskualdean, ingurumena kutsatu eta tokiko familien osasuna kaltetzen baitu.

11., 12., 13. eta 14. EGUNAK:

/ Bameno

(Waorani komunitatea)

Bamenora heltzeko, 14 orduz ibili ziren kanoan (eta, itzultzeko, 22 orduz).
Hara heldu zirenean, indigenen komunitateak hartu zuen taldea. Ehizatzeko erabiltzen dituzten sistemen eta beren kulturaren berri eman zieten indigenek gazteei.
Bamenoko Waorani komunitateko liderrak, Pentik, petrolioa dela eta bizi duten egoeraren berri eman zion taldeari.

15. eta 16. EGUNAK:

/ Wiñak enpresa

(Archidona eta Tena)

Tigrearen Zubia zeharkatuta, Wiñak enpresara heldu ziren (wiñak hitzak garapena eta aurrerapena esan nahi du kitxua hizkuntzan ). Enpresa horrek Chakra Kichwa deritzon sistema erabiltzen du biodibertsitatea eta kultura zaintzeko, lurrak errespetuz ereinaz.
Ez dute ezer alferrik galtzen eta txokolatea, wayusa eta platanoa dira haien produktu nagusiak. Azkenean, taldekide guztiek euren txokolatea egin zuten.

17. eta 18. EGUNAK:

/ Munduaren erdialdea eta Papallactako termak

Ekuadorreko azken esperientzietako bat Munduaren Erdialdea bisitatzea izan zen. Bertan, esperimentu batzuen bidez, latitudeari eta grabitateari lotutako gauza bitxiak ezagutu zituzten.

Eta, herrialde ahaztezin hura ezagutzeko eta bertan bizi eta lan egiteko aukera eman zien bidaia bereziari amaiera emateko, ustekabe atsegina izan zuten: bainu lasaigarri bat Papallactako termetan. Zalantzarik gabe, erlaxatzeko modurik onena izan zen, mundu bidezkoago bat bilatzeko emozioz betetako esperientziaren ostean.

PARTE-HARTZAILEAK


HAUEK IZAN ZIREN AUKERATUAK


ANA VICTORIA
SANTA MARÍA

24 urte

ANDER
MANTXOLA AKIZU

24 urte

AINARA
BORDES PEREZ

30 urte

JOSU
ORTIZ DE LANDAZURI

24 urte

JUNE
PRIETO DIEGO

25 urte

ARITZ
GOROSTIDI BASURTO

24 urte

JOANES
GALARZA URZELAI

24 urte

NEKANE
RIVAS LÓPEZ

23 urte

NAHIA
LACUNZA ANDUEZA

28 urte

MADDI
MUJIKA ARRIZABALAGA

24 urte

IOAR DE GUZMAN
MARTINEZ

24 urte

KOLONBIA 2018


HORRELAXE JOAN ZIREN 20 EGUNAK


Taldeak hiriburuan, Bogotan, hartu zuen lur, eta Suyusamak egin zien harrera, Nariño Departamentua izeneko eskualdea parte-hartzean oinarrituz kudeatzen duen elkarteak.

Egunez egun, bertako komunitateetan zehar ibili ziren, hango askotariko errealitateak ezagutzeko. Eta, horrela, ikasi zuten generoaren alorrean lankidetza eta oreka funtsezkoak direla, edozein ekimen, kultura edo sozietaterentzat.

BIDAIA ZERTAN OINARRITU ZEN



Bizi dugunaz oso bestelakoa den gizarte baten kultura-aniztasuna eta gizarte-oinarria ezagutzean.




6 EZAGUTZA-ARLO


GENEROA

Emakumeak komunitatean eta gizartean duen eginkizun erabakigarria bistaratzea.


GIZA ESKUBIDEAK

Ibilbide historiko bat, kolonialismoaren garaitik gaur egunera arte egin diren aurrerapenak ezagutzeko.


EKONOMIA

Lurraldean eta kulturan eragin positiboa izango duen hazkundea bilatzea.


ANTOLAMENDUA

Lankidetza hartzea aurrerapenerako oinarritzat.


INGURUMENA

Mundu orekatuaren alde lan egitea, lurrari lurra itzultzeko.


PARTAIDETZA

Belaunaldi-erreleboa bermatzea, kultura eta tradizioak ahaztu gabe.

Laguntzailea:

ES - EU